AEKren ekitaldiak (Lea-Artibai eta Mutriku)
22. Korrika amaitu behar zen egunean [martxoak 28], herriz herri hainbat ekitaldi egingo dira, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! lelopean.
- Aulesti, plazan: Ondoetorri ekitaldia (12:00); AEKren mezuaren irakurketa (12:05); Euskal Herrian Euskaraz abestia abestu (12:15); Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! horma-irudiaren osaketa (12:20); talde argazkia (12:30). Oharra: Euria egingo balu, ekitaldia frontoian egingo litzateke.
- Munitibar, plazan: Hasiera bertsoa (12:00); AEKren mezuaren irakurketa (12:05); Euskal Herrian Euskaraz abestia abestu (12:15); Bertsoa (12:25); herri argazkia (12:30).
- Ondarroa: Ekitaldi xumea egingo dute Musika Plazan, 12:00etan.
- Etxebarria, Plazabarrin: Hasierako bertsoa, ondoren grafitia (12:00); AEKren mezuaren irakurketa (12:05); Euskal Herrian euskaraz abestia abestu (12:15); bukaerako bertsoa (12:20); herri argazkia (12:30); Eneko Arrate eta Aissa Intxaustik antzeztutako bertso antzerkia (17:00). Ekitaldiak ETX kultur elkarteak antolatuta daude.
- Lekeitio: 12:00etan Independentzia plazan bilduko dira herritarrak.
- Markina-Xemein, Zelaian: Hasierako bertsoa, ondoren grafitia (12:00); AEKren mezuaren irakurketa (12:05); Euskal Herrian euskaraz abestia abestu (12:15); bukaerako bertsoa (12:20); dantzarien agurra (12:25); herri argazkia (12:30). Oharra: Euria egingo balu, ekitaldia Plazabarripean egingo lukete.
- Ziortza-Bolibar, aparkalekuan: Hasierako bertsoa, Nerea Ibarzabalen eskutik (12:00); AEKren mezuaren irakurketa (12:05); Euskal Herrian euskaraz abestia abestu (12:15); amaierako bertsoa, Nerea Ibarzabalen eskutik (12:25); herri argazkia (12:30). Oharra: euria egingo balu, ekitaldia frontoian egingo litzateke.