'Aitatxo, isiltasuneko ahotsak' dokumentala (Markina-Xemein)
Markina-Xemein. Aitatxo, isiltasuneko ahotsak dokumentala, otsailaren 8an (domeka), 18:00etan, Esperantza Aretoan.
Lan horrek seme edota alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez, dokumental horrek aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Bakoitzak egoera horri nola aurre egin dion azaltzen da dokumentalean, “gizarteak duen genero begirada apurtuz, ama gutxietsi gabe aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean, esperantza mezu bat zabalduz”.
Dokumentala abenduan Gasteizen, Europa Jauregiko Francisco de Vitoria aretoan estreinatu zuten, Vivir con Voz Propia erakundeak doluaren inguruan antolatutako Gabonetako ekitaldian. Dokumentalaren zuzendariak eta sortzailea, Beñat Abasolo, Mikel Serrato Gil eta Anakotz Lasarte egon ziren bertan, eta euren hitzetan, “dokumentalak mugitu ditu barrenak, eragin ditu malkoak eta bete ditu bihotzak. Gordintasunean ederra. Biluztu dira protagonistak kameraren argi gorriaren aurrean. Askatu dituzte korapiloak eta eragin beste lotura asko”.
Webgunea: www.aitatxodokumentala.eus