Aitxe Kutz txirrindulari saria (Berriatua)
Aitxe Kutz jaien barruan, 35. Aitxe Kutz txirrindulari saria jokatuko da irailaren 16an Berriatuan. Lasterketa 16:00etan hasiko da eta kadete mailako txirrindulariek parte hartuko dute. Ibilbidea ondokoa izango da: Berriatua-Ondarroa-Berriatua-Plazakola-Milloi-Oleta- Lekeitio-Ondarroa-Berriatua (38 kilometro).