Alde zaharreko losen banaketa (Markina-Xemein)
Markina-Xemein. Markina-Xemeingo Udalak alde zaharreko espaloietatik kendu diren harrizko losak herritarren artean banatuko ditu maiatzaren 20an, 11:00etan, udal hilerri atzean.
Herritar bakoitzak bere ibilgailuan eraman beharko ditu hartutako losak, eta herritar bakoitzeko kopurua mugatua izango da. Interesdunek aurretiaz adierazi beharko dute zenbat losa nahi dituzten Udaletxean (94- 616 74 54).