American History X. filma, gaztetxean (Ondarroa)
Ondarroa. Ondarroako Gaztetxean ikus-entzunezko proiekzioa prestatu dute urtarrilaren 16rako (barikua), 20:00etan: American History X. Filmak arrazakeria eta neonazismoari buruz hausnartzen du; izan ere, Los Angeleseko neonazi gazte baten bilakaera kontatzen du, gazte beltz bat hiltzeagatik espetxeratu izan denarena.