Andra Martxia (Lekeitio)
Andra Martxia egingo dute apirilaren 23an, Lekeition. Parte hartzaileak 09:30ean Andraetxetik aterako dira, kalejiran. Ibilaldia 13:00etan Eskolapean amaituko da, eta ostean luntxa egongo da. Izen-ematea: Eskolapeko farmazian edo Andraetxian (apirilaren 18tik 21era, 19:00etatik 20:00etara). Prezioa: 7 euro (motxila opari).