Antzerkiaz blai! (Mutriku)

Azaroaren 9an [zapatua] emango diote hasiera Antzerkiaz Blai! egitasmoari Mutrikun, udalak antolatuta. Zabiel Kultur Etxean egingo dira emanaldi guztiak eta lehenengoan, Mutrikuko Akelarre Antzerki Taldearen txanda izango da Arratsaldeko seiretan, Doktoreak, gure alabak senda ditzazkezue? eta Roboten denda antzezlanekin. 18:00etan hasiko da eta sarrea doan izango da.
Sarrerak Turismo Bulegoan eta mutriku.eus web orrialdean egongo dira.
EGITARAUA
Azaroak 9, zapatua
- 18:00. Arratsaldeko seiretan, Doktoreak, gure alabak senda ditzazkezue? eta Roboten denda. Akelarre antzerki taldearen eskutik. Sarrera doan.
Azaroak 17, domeka
- 18:00. Andereño, Anita Maravillasen eskutik. Sarrera 3 euro.
Azaroak 24, domeka
- 18:00. Ai gure juaneteak, Tartean teatroaren eskutik. Sarrera 3 euro.
Abenduak 1, domeka
- 18:00. Olagarrua, Olatz Beobide, Maitane Perez eta Nerea Arriolaren eskutik. Sarrera 3 euro.
Abenduak 14, zapatua
- 18:00. Eurofosina aztia, Ileapaindegia eta Azken entsegua, Akelarre Antzerki Taldearen eskutik. Sarrera doan.