Aratusteetako zaldi zinta jokoan izena emateko epea
Aratusteetan Markina-Xemeinen egingo duten zaldi zinta jokoan parte hartu nahi dutenek zabalik daukate izena emateko epea. Otsailaren 6ra orduko izena eman behar da, udaletxeko harreran. Baldintzak: parte hartzaileek 18 urte edo gehiago eduki behar dute, eta zaldia norberak ipini behar du. Udaletxera joaterik ez dutenek telefonoz deituta (94-616 74 54) edo posta elektronikoa idatzita (udala@markina-xemein.eus) ere izena eman ahal dute. Zaldi zinta jokoa otsailaren 11n egingo da, 12:00etatik 12:45era.
Goiko Portala Kalea, 48270 Markina-Xemein, Bizkaia.