Ariman Gaba ospakizuna (Ondarroa)
Ondarroako Zaldupe eskola publikoak eta Zubi Zahar herri ikastolak antolatuta, Ariman Gaba ospatuko dute urriaren 31n, Ondarroan. Ekintzak 19:00etatik 21:00etara bitartean egingo dituzte. Ordu tarte horretan, Kamiñazpiko eta San Ignazio kalearen zati batean kaleko argiak itzaliko dituztela esan dute (Zaldupeko zubira arte) . Herritarrei inork ez ezagutzeko moduan mozorrotzeko eta ordu tarte horretan eske-errondak egiteko eskatu diete.