'Arrantza ekonomia globalizatuaren aurrean' hitzaldia (Ondarroa)
Arrantza ekonomia globalizatuaren aurrean hitzaldia eskainiko dute urtarrilaren 19an, 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Hizlariak: Leo Belaustegi (arrantzalea eta 12 milia proiektuaren kidea), Jota Gallastegi (arrantzalea, LABeko sektoreko liberatua eta 12 milia proiektuaren kidea) eta Anne Marie Vergez (arrantzalea, Frantziako Arrantale Artisau Txikien Plataformako presidentekidea eta Herri Arrantzaleen Foro Mundialeko nazioarteko koordinazioko kidea).
Hitzaldian landuko dutena: “Arrantza sektorearen egoera aztertuko da, Euskal Herrian batez ere, globalizazioaren aurrean jasandako arazoak azalduko dira. Bai sektorearen biziraupena eta baita ere itsasoaren babesaren ikuspegitik. Euskal kostaldean eraikitzen ari diren alternatibak ere aurkeztuko dira”.
Erribera Kalea, 9, 48700 Ondarroa, Bizkaia.