Arrazakeria eta deskolonizazioari buruzko tailerra (Mutriku)
Mutrikuko Udaleko Feminismo Arloaren eta EMA elkartearen arteko elkarlanari esker, Izatearen edo izaten ez uztearen pribilegioa izeneko tailerra emango dute urtarrilaren 15ean Mutrikuko Zabiel kultur etxean. 18:00etatik aurrera Raizes kolektiboko kideek arrazismoaz, pribilegioez eta deskolonializaziori buruz hitz egingo dute. Gonbidapenak honako estekan lortu daitezke: LORTU GONBIDAPENA.