Arrietakua Jauregira bisita gidatua (Mutriku)
Geoparkeak antolatuta, Mutrikuko Arrietakua Jauregira bisita gidatua egingo dute otsailaren 13an. Bisita gaztelaniaz izango da, eta 11:30etik 13:00etara egingo da. Bisita gidatua doan izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da, Geoparkearen webgunetik. Parte hartzaileak Mutrikuko Turismo Bulegotik abiatuko dira.