Artikutzako mendilerrora irteera bateratua (Lea-Artibai eta Mutriku)
Artikutzako mendilerrora irteera bateratua egingo dute urriaren 17an Lea-Artibai eta Mutrikuko mendigoizale taldeek. Parte hartu nahi dutenek ohiko lekuetan izena eman behar dute: Mutrikuko Aparra jantzi dendan, Ondarroako Anaitasuna tabernan eta Markina-Xemeingo Loirats dendan. Hiru herri horietara bertaratzerik ez dutenek, 616 84 71 18 (Marije) telefono zenbakira deituta edo whatsapp mezu bat bidalita ere izena eman dezakete. Autobusak 07:30ean irtengo du Markina-Xemeingo autobus geltokitik eta handik beste herrietako mendigoizaleen bila abiatuko da: Ondarroan 07:45ean, Astilleruko geltokian; Mutrikun 07:50ak, Txanbolingo biribilgunean.