Asteklima: Konpost eta Energia Eguna (Ziortza-Bolibar)
Asteklimaren baitan Konpost eta Energia Eguna ospatuko dute urriaren 23an Ziortza-Bolibarren.
Urriak 23, eguena.
- 10:00-13:00 eta 16:00-20:00. Konpostaren informazio puntua, plazan.
- 12:30-14:00 eta 17:00-19:00. Etxeko fakturak ulertu eta berriztagarriei buruzko informazioa eskuratzeko puntua, udaletxean. Banan-banako arreta da, hitzordua eskatu behar da 633 24 50 85 telefonora deituz.
- 18:00. Konposta tailerra, frontoi osteko aparkalekuan.
- 18:45. Konpostaren sorrera ipuinaren kontaketa, Nerea Gartziaren eskutik, hilerri ondoko gunean.
- 19:30. Nork lapurtu du konposta? ikuskizuna, herriko plazan, Herribixi kolektiboaren eskutik.
