'Atzoko kolonialismotik gaurko inperialismora' hitzaldi-eztabaida (Lekeitio)
Lekeitioko Elkano hankaz gora ekimenak antolatuta, Atzoko kolonialismotik gaurko inperialismora hitzaldi-eztabaida maiatzaren 12an, eguena, 18:30ean, Lekeitioko kultur etxean. Eduardo Galeanoren Latinoamerikaren zain urratuak liburua abiapuntu, gaurko egoeraren gakoak emango dituzte.

Latinoamerikaren zain urratuak Eduardo Galeano idazle uruguaitarraren saiakera da, 1971n idatzia. Liburu honetan idazlea Latinoamerikako historiaz aritzen da, kolonialismoaren eraginean sakonduz, aurkikuntza delakotik Amerika garaikide arte. Euskarazko bertsioa IƱaki Alegriak itzuli du eta Udako Euskal Unibertsitateak argitaratu du 2021 urtean.