'Aurretiazko borondateen dokumentua edo bizi testamentua' hitzaldia (Ondarroa)
Aurretiazko borondateen dokumentua edo bizi testamentua hitzaldia eskainiko dute otsailaren 9an eta 16an, 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharreko bigarren solairuan. Hizlariak Ondarroako osasun zentroko mediku eta erizainak izango dira. Otsailaren 9ko saioan dokumentua zer den azalduko da, eta etxera eramateko adibide bat emango da; otsailaren 16ko saioan dokumentua betetzen lagunduko zaie bertaratzen direnei.