Auzo batzarrak (Ziortza-Bolibar)
Ziortza-Bolibarko Udalak auzo batzarrak egingo ditu. Azaroaren 27an bi bilera egingo dituzte: 11:00etan Arta, Iruzubieta eta Zabale auzoetako bilera egingo dute, Iruzubietako elkartean; 17:00etan Zeinke-Ziarregi eta Gerrike auzoetako batzarra egingo dute, Ziarregiko elkartean.