'Auzoan gora eta behera, dantza da nire ibilera' familia tailerra (Markina-Xemein)
Otsailaren 15ean, 16:30ean, Auzoan gora eta behera, dantza da nire ibilera familia tailerra egingo dute Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Bi tailer emango dituzte: lehenengoa 4-6 urte bitarteko ume eta guraso edo tutoreentzat izango da, eta bigarrena, 7-9 urte bitarteko ume eta guraso edo tutoreentzat.
Toki mugatuak daudenez, izen ematea zabalik egongo da otsailaren 13ra arte, 640 29 09 64 telefonora deituz.