Auzolan ekintza (Lekeitio)
Auzolan ekintza egingo du Lekeitio Lagunkoiak azaroaren 20an, 09:30ean, Santa Katalinako jolastokian. 3 ordu inguruko auzolana izango da, eta Santa Katalinako bideko hormak eta Isabel II aterpetxoak margotuko dituzte. Amaieran hamaiketakoa egingo dute partaideek eroandako janariagaz.
