Azken Guda Dantza ikuskizuna (Lekeitio)
Lekeitioko K13-k Azken Guda Dantza ikuskizuna eskainiko du urriaren 30ean, 18:00etan hasita. Emanaldian Aissa Intxausti, Xabat Galletebeitia eta Sustrai Colina bertsolariek parte hartuko dute, eta ondoko taldeen kontzertuez gozatzeko aukera ere egongo da: Txalainak, Haustura, Puro Chile, Ibai Marin, McOnak eta Irai.