'40 urte eta aldapan behera niek' bakarrizketa (Lekeitio)
Ion Martinez Esnaola Txiki umoregileak 40 urte eta aldapan behera niek bakarrizketa eskainiko du uztailaren 1ean, 19:00etan, Lekeitioko Galarrenan.
Lapurpena. Txikik ia 20 urte daramatza EH ko ehundaka txokoetan emanaldiak eginez. Bere azken umorezko bakarrizketak 40 urte betetzearen komeriak ditu ardatz. Bertan, bidaia batean murgilduko gara eta gure belaunaldikoak nolakoak ginen kontatuko du: supositorioak, Adidas txandala, marradun kamiseta, eta Super Pop garaiak gogoratuz. Bestetik 40 urte betetzearen kalbarioaz arituko da: Kuadrilaren aldaketa, janaria, poteoa, maitasuna, herriko jaien ospakizuna. 40 urte eta 40 barre algara eragiten dituen ikuskizuna.