Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Mutrikuko Udalak. Herritar guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, ekainaren 3tik 12ra bitartean Turismo Bulegoan, turismo@mutriku.eus helbidera mezu bat bidaliz edo banatu dituzten esku-orrietan dagoen QRa betez. Epaimahaiak ekaineko azken astean ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak.