Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa (Mutriku)
Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Mutrikuko Udalak. Herritar guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Horretarako, aurrez izena eman beharko da, ekainaren 3tik 12ra bitartean Turismo Bulegoan, turismo@mutriku.eus helbidera mezu bat bidaliz edo banatu dituzten esku-orrietan dagoen QRa betez. Epaimahaiak ekaineko azken astean ikusi eta baloratuko ditu balkoi eta leiho parte-hartzaileak.