Baratze alorren inguruko ikastaroa (Lekeitio)
Lekitto Bedarra Lekeitioko ortularien elkarteak antolatuta, uztailaren 17an ortuko baratze alorren inguruko saio teoriko eta praktikoa egingo dute Lekeitioko Usotegin. Ikastaroa 10:30etik 11:30era bitartean egingo dute. Horretan parte hartu nahi dutenek telefonoz deitu (615 74 85 36) edo posta elektronikoa idatzi behar dute (lekitto.bedarra@gmail.com); uztailaren 16a da izena emateko azken eguna.