Baso Bizien Eguna (Berriatua)
Baso Biziak Plataformak eta Berriatuko Hostozabal elkarteak antolatuta, Baso Bizien Eguna ospatuko da ekainaren 4an, Berriatuan. Egitaraua:
- 10:00: mendi ibilaldi gidatua, herriko plazatik irtenda.
- Ondoren: foru aldundien diru laguntzei buruzko solasaldia eta eskaeretan aldaketak txertatzeko proposamena.
- Bazkaria Madalenako ermitan egingo dute. Oharra: bazkarian parte hartu nahi dutenek posta elektronikoz izena eman behar dute ( basobiziakplataforma@gmail.com ). Menua: okeladun paella eta barazki hutsezkoa. Izena ematerakoan zehaztu behar da zer jan nahi den. Prezioa: nagusiek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek 5 euro. Izena emateko azken eguna: ekainak 1.