Basoen eta uraren kudeaketari buruzko jardunaldia (Markina-Xemein)
“LIFE-URBASO proiektuaren aurkezpena” izenburupean, topaketak URBASO metodologian sakonduko du, basoen eta uraren kudeaketa bateragarri egiteko helburuarekin. Jardunaldiak Lea-Artibaiko ikuspegia eta udalen garrantzia azpimarratuko ditu.
Ekitaldia Markina-Xemeinko Udalak antolatu du, eta hurrengo eguenean [ekainak 4] egingo da Barinaga auzoan.
Egitaraua 17:15ean hasiko da Barinagako aparkalekuan. Bertatik, oinezko bisita egingo da tokiko ur-hartunera eta udalak erositako lur-sailak ezagutzeko. Ondoren, 18:00etatik 20:00etara, mintegia izango da Barinagako Soziedadean.
Jardunaldian parte hartuko dute Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariek, NEIKER erakundeak —baso-zientzietan aditua— eta EHUko Geologia eta Hidrologia Sailak.