Basogintza jardunaldiak: bisita gidatua (Markina-Xemein)
Basogintza jardunaldien barruan, Markina-Xemeingo Larruskain auzoko herri basoan zehar bisita gidatua egingo dute maiatzaren 15ean. Parte hartzaileak 10:00etan abiatuko dira, Arnoatetik. Bi ordu edo bi ordu eta erdi inguruko ibilaldia izango da. Oharra: parte hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman behar dute, telefonoz deituta (645 00 63 12).