Berdintasun Plana diseinatzeko saioa (Aulesti)
Aulestiko Udala apirilean hasi zen Berdintasun Plana diseinatzen. Horren harira, urriaren 15ean parte hartze prozesuaren beste saio bat egingo dute, 18:00etan, Aulestiko udaletxean. Saioan planaren zirriborroa ezagutu eta osatuko dutela esan dute.