Bertso saioa (Markina-Xemein)
Karmen Eguneko bertso saioa egingo dute uztailaren 16an, 19:30ean, Uhagonen. Eli Pagola, Sustrai Colina, Iruri Altzerreka eta Unai Iturriaga izango dira bertsolariak, eta Maite Berriozabal, gai jartzailea. Markina-Xemeingo Bertso Eskolak antolatutako ekitaldia da.