Beti Jai elkartearen irteera
Markina-Xemeingo Beti Jai elkarteak Herri Arteko Topaketak egingo ditu urriaren 22an. Hala, Berriatua, Markina-Xemein, Etxebarria eta Ziortza-Bolibarko nagusiek Usurbilgo Aginaga sagardotegian jango dute, 14:30ean. Esan dute bazkaldu aurretik Orio ezagutzeko aukera edukiko dutela, eta bazkalostean Zarautz. Izena emateko eguna: azken eguna urriaren 14a, 16:00etatik 18:00etara, elkarteak daukan egoitzan. Irteeraren prezioa: 30 euro.