'Biziak eta hilak Euskal Herriko historian' hitzaldia (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneak eta Garaian kultur elkarteak antolatuta, Biziak eta hilak Euskal Herriko historian hitzaldia egongo da azaroaren 3an, 19:00etan, Uhagonen. Juan Madariaga historialari eta filosofoak euskaldunek heriotzaren aurrean dituzten eta izan dituzten sinismen eta portaerei buruz hitz egingo du. Erritual horietan emakumeek eduki duten garrantzia ere azpimarratuko du.
Xemein Hiribidea, 10, 48270 Markina-Xemein, Bizkaia.