Biztanle etorkinentzako hitzaldia (Aulesti)
Biztanle etorkinentzako hitzaldia eskainiko dute uztailaren 12an, 17:30ean, Aulestiko udal aretoan. Alkatearen eskutik ongi etorria jaso ondoren, Gizarte zerbitzuen aurkezpena egingo dute Lea Ibarreko Mankomunazgoaren eskutik. Horrez gain, euskararen garrantzia azpimarratu eta euskara ikasteko aukerak zeintzuk diren azalduko dute. Azkenik, galdetegi bat helaraziko zaie.