'Bost minutun' antzezlana (Lekeitio)
Lekeitioko Zinemazaleen elkarteak antolatuta, Bost minutun antzezlana egongo da irailaren 23an, 20:30ean, Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Sarrerak aldez aurretik erosi daitezke, Internetez Zinemazale Elkartearen webgunean edo Lekeitioko Zerbyte informatika dendan, edo ikuskizuna hasi aurretik, Ikusgarriko leihatilan.
Sinopsia: Pablo Mir antzerkigile argentinarrak idatzitako komedia honek hiru denboraldi daramatza dagoeneko karteldegietan, eta bidean, sari ugari jaso ditu. Umoreaz baliatuta, ume bat izateko berantiar den bikote bati
haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen ditu, eta baita ere, jaioberri horren inguruan sortzen diren fantasiak.
- Egileak: Pablo Mir, Marcelo Giglio eta Luis Penna
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Antzezleak: Andoni Agirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia

‘Bost Minutun’ antzezlaneko aktoreak antzezpenaren momentu batean. Argazkia: Txalo produkzioak