Burumendi Mendizale Elkartearen batzarra (Mutriku)
Burumendi Mendizale Elkarteak urteko ohiko batzarra egingo du martxoaren 11n, 19:30ean, Zabiel kultur etxean. Besteak beste, 2020-2021eko jardueren azalpena eta balantzea egingo dituzte, 2022 ekintzen eta programaren azalpena eta aurrekontua onartuko dituzte. Zuzendaritza berritzeari buruz ere jardungo dute.