Dantza solte ikastaroa (Markina-Xemein)
Zerutxu dantza taldearen 60. urteurrenaren baitan, dantza solte ikastaroa eskainko dute urtarrilaren 17an eta 24an, Markina-Xemeingo Bekobenta eskolako gimnasioan. Inolako ezagutzarik ez duten 16 urtetik gorako pertsonentzako ikastaroa izango da, eta izen emateko azken eguna urtarrilaren 11 da, zabaldu duten galdetegiaren bitartez.