Desanexioaren XX. urteurrena (Ziortza-Bolibar)

Ziortza-Bolibarko desanexioaren XX. urteurrena ospatuko dute azaroaren 30ean, Ziortza-Bolibarren.

Egitaraua.

  • 10:00. Mendi martxa, plazatik. Axpeko basoak eta inguruak ezagutu, Jabierren azalpenagaz. Ibilbidea: Axpe, Munioz, Errotalde, Txirtuta eta Elizaldea. Iraupena: bi ordu eta erdi.
  • 12:00-14:00. Argazki erakusketa, museoan.
  • 13:30. Aurreskua, udaletxe aurrean, Zeargoi taldearekin.
  • Ondoren. Herri argazkia eta luntxa, trikitilariekin girotuta.
  • 18:30. Kontzertua, elizan. Euskal barrok Ensenble: Euskal Antiqua. Zuzendaria: Enrique Solinis.