Desbiauen III. jaialdia (Ondarroa)
Lea-Artibai eta Mutrikuko Desbiauek hirugarren jaialdia egingo dute urtarrilaren 18an [zapatua], Ondarroako Gaztetxean. 18:00etan irekiko dituzte Gaztetxeko ateak eta Antes muerta que sencilla tailerrarekin emango diote hasiera arratsaldeari. Ondoren, kalera aterako dira eta 21:00etan, Elektropottotte elektrotxarangak hartuko ditu herriko kaleak. 22:30ean, gaueko eskaintzari hasiera emango diote La Fulana eta Labarrek, ondoren, Lumatzak igoko dira oholtzara, eta amaitzeko, Sargori.