Desfibrilagailua erabiltzen ikasteko ikastaroan izena emateko epea (Ispaster)
Desfibriladorea zelan erabili ikasteko saioa egingo dute otsailaren 10ean Ispasterko Iñigo Egiluz Aretoan. Ikastaroan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Hain zuzen, udaletxean izena eman behar da otsailaren 2a baino lehen. Bertaratzerik ez dutenentzat honako hau da udaletxeko telefono zenbakia: 94-684 29 99.