Donostiako aquariumera eta izotz pistara irteera (Aulesti)
Aulestiko Urzabal guraso elkarteak antolatuta, Donostiako aquariumera eta izotz pistara irteera egingo dute azaroaren 17an. Autobusa 09:30ean aterako da Torrezelaitik. Donostian 18:30ean hartuko dute bueltako autobusa. Plangintza: 11:00etan aquariumera joango dira, ostean bazkaria (libre), eta 16:00etan Txuri Urdin izotz pistara.