'Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta' solasaldi zikloa (Ondarroa)
Egunkaria, gizarte zibilaren arrakasta liburuaren aurkezpena eta solasaldia egingo dira otsailaren 23an, 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Joanmari Larrartek egingo du liburuaren aurkezpena eta Egunkaria batzordeetako kideak izango ditu solaskide. Liburua eskuragarri dago Berria dendan.