Elektrizitate tailerra (Lekeitio)
Lekeitioko Denboraren Bankuak antolatuta, elektrizitate tailerra egongo da apirilaren 25ean, 18:00etatik 20:00etara, Lekeitioko Kultur Etxean. Tailerrean etxeko konponketa txikiak nola egin, entxufe edo etengailuak nola aldatu…azalduko dute. Tailerrean izena emateko ondoko telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da: 648 51 17 41.