Emakume helduentzako kafe tertuliak (Mutriku)
Emakume* helduentzako kafe tertulien lehenengo saioa azaroaren 27an, 18:00etan, Emagunean. Aitziber Estonba sexologo eta soziologoak dinamizatutako saioak izango dira. Kafearen aitzakiaz, emakume* helduen kolektiboak beraien bizipenak, kezkak, nahiak, beharrak… konpartitu eta elkarrekin ahalduntzeko espazioa sortu nahi da.
Bigarren lan saioan lagunen harremanak zahartzaroan landuko dute; sarea, tribua, maitasuna, bakardadea, elkar zaintza…