Emakumea eta euskal pilotari buruzko hitzaldia (Markina-Xemein)
Emakumea eta euskal pilotari buruzko hitzaldia, erakusketa eta erraldoiaren aurkezpena egingo dute Markina-Xemeinen otsailaren 9an eta 10ean.
Otsailak 9.
- 19:00. Raquetistas: Gloria, represion y olvido de las pelotaris profesionales hitzaldia eskainiko du Olatz Gonzalez Abrisketak. Hitzaldia gaztelaniaz izango den arren, galderak euskaraz ere egin ahalko dira.
Otsailak 10.
- 11:00. Emakumea eta euskal pilota erakusketa Uni frontoian. Ordutegia: 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 19:00etara. Erakusketa martxan egongo da otsailaren 15era arte.
- 12:30. Conchita erraldoiaren aurkezpena egingo dute. Uhagonen erraldoien kalejira hasiko da eta ostean Conchita Bustinduiri omenaldia egingo diete.