Enkarterrietara txangoa (Aulesti)
Aulestiko Hirugarren Adineko eta Pentsiodunen Elkarteak antolatuta, txangoa egongo da Enkarterrietara irailaren 27an. Parte hartu nahi dutenek irailaren 23a orduko deitu behar dute ondoko telefono zenbakietara: 94-627 92 07 (Mari Loli) edo 94-627 90 98 (Esther). Txangoaren irteeta 09:00etan izango da Torrezelaitik. 11:30ean, Urreztietako junta-etxea bisitatuko dute eta Karrantzan izango da bazkaria. Bueltan, Muskizeko Arena hondartzan geldialdia egingo dute.