Erraldoien Topaketa Berezia (Lekeitio)
Lekeitio 700 egitasmoaren baitan, Erraldoien Topaketa Berezia egingo dute ekainaren 28an, herrian zehar. “Lekeitioko Erraldoi eta Buruahandien konpartsak antolatuta, topaketa honek Euskal Herriko konpartsa ezagunenetarikoak bilduko ditu, herriko kaleak kolorez, erritmoz eta magiaz betez”.