'Errimak bi oinetan' dantza ikuskizuna (Markina-Xemein)
MARKArte Markina-Xemeingo I. Arte Eszenikoen Jaialdiaren baitan, Errimak oinetan dantza ikuskizuna, abenduaren 27an, 18:00etan, Markina-Xemeingo Uni frontoian, doan. Sarrerak aste horretan bertan hartu behar dira, astelehenetik barikura, udaletxeko harrerako kutxazainean.