'Esto no es rock radical vasco' ikuskizuna (Ondarroa)
Esto no es rock radical vasco izenburupean, Ondarroako Beikozinik bestelako ikuskizuna eskainiko du urriaren 27an, 22:15ean. Kontzertuz eta proiekzioz betetako hiru ordu baino gehiagoko esperientzia izango dela aurreratu dute. Aurkezle lanetan Radixu Irratiko kideak ariko dira. Besteak beste, ondoko taldeen omenezko jaialdia izango da: La Polla (La Txirla Records), Eskorbuto (Los demenciales chicos acelerados) eta Kortatu (Aizu!).
Iparragirre Kalea, 1, 48700 Ondarroa, Bizkaia.