Etxebarriko gaztetxearen irekiera jaia (Etxebarria)
Etxebarria. Etxebarriko Gazte Asanbladak antolatuta, gaztetxearen irekiera jaia ospatuko dute. Azaroak 6an (barikua) frontoiko balkoitik txupinazoa bota eta jaia hasiko dute 18:00etan. Ostean, mojitoak eta kamiseten salmenta egongo da. 19:00etan Uxue eta Eztebe bikoteak kontzertu akustikoa eskainiko du.
Azaroaren 7an (zapatua) 12:30ean bikotekako ping-pong lehiaketagaz hasiko dute eguna. Izena 12:00etan eman beharko da gaztetxean. 14:30ean bazkarian batuko dira, eta bingo musikatuagaz girotuko dute bazkalostea. 18:00etan Ostikada elektrotxarangak kaleak dantzan jarriko duitu, eta 22:00etan kontzertuekin jarraituko dute: Nuzz, Reder, Sutargi erromeria eta DJ Alloxelets.