Etxebarriko VII. Film Laburren Lehiaketa
Etxebarriko VII. Film Laburren Lehiaketa antolatu du aurten Etxebarriko Udalak. Gaia Euskal umorea izango da. Lanak euskaraz izan behar dira, eta gehienez 3 minutu eta 10 minutu bitarteko iraupena eduki behar dute. Film laburrak Etxebarriko udaletxean aurkeztu behar dira uztailaren 15erako, 1920×1080 Full HD memoria eramangarrian.
Oharra: Irabazlea Santixauetan, uztailak 26, aukeratuko da, eta epaimahaia talde bakoitzeko ordezkari bat izango da. Hiru sari egongo dira: lehenengoa, 300 euro, bigarrena, 200 euro eta hirugarrena, 100 euro. Parte hartzaile guztiek izango dute oparia.