Euskal Erromeria (Lekeitio)
Lekeitioko Udalak eta Zaletxuak Elkarteak Euskal Erromeria antolatu dute urriaren 6an eta 7an. Erromeriarako izen ematea irailaren 26an eta 29an 19:00etatik 20:00etara eta urriaren 1ean 12:00etatik 13:00etara, Zaletxuetan. Izen emateak 30 euro balio du: hamaiketakoa, txikiteoa, bazkaria, dantzak, kantak…
Egitaraua:
Urriak 6
- 19:00: Zapi-Ipintze ikastaroa, Azkue Aretoan. Izen ematea urriaren 4an, kultur etxean, 5 euroren truke. Zapia, buru orratzak eta gantxuak emango diete parte hartzaile bakoitzari.
Urriak 7
- 12:00: Aitta Piel ermitan bisita gidatua.
- 12:30: Zapi-Ipintzea, Zaletxuetan.
- 13:30: Erromeria Eskolapetik hasita, Txikirri-Txikirrik lagunduta.
- 19:00: Kantu-Dantzaria Eingo taleagaz.